Espainiako Auzitegiko Zigor Salak libre utzi du Arantza Zulueta abokatua, 60.000 mila euroko bermepean. Ondorioz, atzera bota du hura espetxeratzeko Fernando Grande-Marlasca epaileak uztailean hartu zuen erabakia.
Joan den uztailaren 13an atxilotu zuten Zulueta azkeneko aldiz, Hernanin —Guardia Zibilak—, ETArekin zerikusia zuelakoan. Aurretik 2010eko apirilean atzeman zuten, gauza bera egotzita, eta abenduaren 2an bermepean aske geratu zen. Zigor Salak dio Grande-Marlasca epaileak uztailean iazko ustezko delitu beragatik bidali zuela kartzelara, baina horrek ez duela balio eta, gainera, baldintzapean egondako aldian ez zuela egozten dioten deliturik egin.
Zuluetari eta beste abokatu batzuei ETAren aginduz euskal presoak kontrolatu nahi izatea leporatzen diete. Hain zuzen, iazko apirilean Guardia Zibilaren operazio bateanhamar lagun atzeman zituzten, Grande-Marlaska epailearen aginduta; tartean, euskal presoen defentsa lanetan aritzen diren hiru abokatu: Zulueta bera, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi.