Arantza Zulueta erabat bakarturik daukate preso daraman sei hilabeteetan
DONOSTIA. Duela urte erdi atxilotu zuten Arantza Zulueta, beste bi abokatu eta lau euskal herritarrekin batera. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Zulueta bakarturik daukate ordudanik. Aurrena Caceresko espetxean eduki zuten, eta emakumeen moduluko preso bakarra izan zen. Han zeuden gizonen moduluko euskal presoek egindako borrokaldien ondorioz, zuzendariarekin egoera konpontzeko hizketan ari zirenean Malagara eraman zuten Zulueta, eta bakartze moduluan sartu zuten. Bestalde, iturri berberak gogora ekarri du Murtziako espetxean dauden euskal preso politikoek gose greba mugagabean jarraitzen dutela, bakartze egoera amaitzeko eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu