HONDAKINEN KUDEAKETA. ERRAUSTE PLANTAK

Arazo bera, hautu ezberdinak

Euskal Herriko erakundeek hondakinak kudeatzeko bide ezberdinak aukeratu dituzte: Gipuzkoan, Bizkaian eta Iparraldean erraustearen alde egin dute; Araban eta Nafarroan, aldiz, ez

Agurtzane Solaberrieta Mesa.
2004ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Erakunde publikoen buruhauste nagusietako bat hondakinak nola kudeatu da. Azken urteetan zabor pilaketa gero eta arazo larriagoa bilakatu da herrialde garatuetan: batetik, biztanleria handitu egin da, eta, bestetik, hirien hazkuntzaren, garapen teknologikoaren, industria jardueren eta kontsumo ohitura berrien eraginez, askoz zabor gehiago sortzen da. Egun, gainera, erabili eta bota leloa zabaldu da, eta gai asko zuzenean zaborretara botatzen diren alferrikako ontzietan bilduta saltzen da. Hala, egunero biztanle bakoitzak kilo bat hondakin sortzen du; duela 30 urte, aldiz, 200-500 gramo sortzen zituen. Nolanahi ere, arazoa ez da kantitatea soilik, hondakinen konposizioak ere zerikusi handia du: lehen hondakina batez ere organikoa zen, eta gaur egun, berriz, gero eta toxikoagoa da.

Euskal Herriko erakundeek, 80ko hamarkadatik aurrera batez ere, hiri hondakinak kontrolpeko zabortegietan pilatu izan dituzte. Egun, ordea, zabortegi gehienak lepo beteta eta zaharkituta daude, eta 2006. urtea baino lehen erronka handi bati aurre egin behar diote. Izan ere, Europako Batasunaren legedi berriaren arabera, aldez aurretik tratatu gabeko hondakinak ezingo dira zabortegietara bota. Hala, bada, arazoari aurre egin nahian, Euskal Herriko erakundeek, batzuk besteak baino azkarrago, hiri hondakinak kudeatzeko planak prestatu dituzte edo prestatzen ari dira. Eta gai horren inguruko eztabaida ikusirik, ez dirudi lan erraza denik. Hondakinen arazoa konpontzen duen tratamendurik ez dagoen arren, zaborra gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea, konpostatzea, biometanizatzea eta erraustea dira gehien aipatzen diren aukerak. Erakundeek diotetratamendu horiek elkarren osagarri direla. Baina desadostasunak birzikla ezin daitezkeen hondakinen tratamenduarekin sortzen dira. Hondakin horiek tratatzeko bi aukera daude: erraustea edota biometanizatzea. Batzuek lehenengoaren alde egin dute; Gipuzkoak eta Bizkaiak, kasuIparraldeko Bil Ta Garbi sindikatuak azaroan erabakiko du. Araba eta Nafarroan, aldiz, mekaniko biologikoaren aldeko apustua egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.