lurralde elkargoa

Arazo juridiko bat dauka Espagnacek deszentralizazio erreforman aurkeztu aldaketak

Gaur egungo 'pays' egitura EPCI herrien artean osatu egitura publiko bilakaraztea planteatzen du Frederique Espagnac senatari sozialistaren aldaketak. Hots, Jean-Jacques Lasserrek dioenaz, hori ezinezkoa da, egitura pribatu bat publiko bilakarazteak elkartzeko eskubidea zangopilatuko lukeelako.

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko ekainaren 18a
12:11
Entzun

Ipar Euskal Herriarentzako sindikatu misto baten sorrera planteatzen duen aldaketa aurkeztu zuen maiatzaren 24an Frederique Espagnacek. Deszentralizazio Ministerioarekin idatzia ukan arren, baliteke Frantziako Legebiltzarrak ez onartzea. Informazio hori jakinarazi du Le Journal du Pays Basque kazetak.

Gaur egungo pays egitura EPCI herrien artean osatu egitura publiko bilakaraztea planteatzen du Frederique Espagnac senatari sozialistaren aldaketak. Baina Legebiltzarreko kide batzuen arabera, egitura pribatu bat publiko bilakarazteak elkartzeko eskubidea zangopilatuko luke.

Arazo hori aipatzeko bilera ukanen du Colette Capdevielle diputatu sozialistak gaur Parisen. Lehen ministroarentzako lanean dabilen Philippe Yvinekin elkartuko da. Azken hori deszentralizazioan aditua da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.