Egibarrek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, su-etenaren egiaztatze prozesua amaitu da, eta dagoeneko alderdi politikoen txanda da. Ildo horretatik, datak eta epeek baino garrantzia handiagoa arazoa konpontzeko borondateak duela agertu du, eta keinuak egin ditzala eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari.
"Esate baterako, Zapatero jaunak Kongresuan agerraldia egingo duenean, maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieran, formatua edozei dela ere, su-etenaren egiaztatze sonatuari buruz mintzatko denean, nahikoa luke adireazpen horri eranstea onartuko duela, aintzat hartuko duela, euskal herritarrek libre eta bide demokratikoak erabiliz erabakitzen dutena. Halako gauza sinple bat esango balu, urrats erabakigarria emana izango genuke", esan du Egibarrek.
Alderdien mahaiari dagokionez, ahalik eta lasterren eratzearen alde agertu da buruzagi jeltzalea, baina era berean, zehaztuz, mahai horrek zertarako izan behar duen. Hau da, Egibarren iduriko ekimen horrek ez luke ezertrako balioko mahai horretara alderdiak bilduko balira bakoitza bere proiektu politikoarekin eta haietatik abiatuta hitzarmen baten bila. Bidea beste era batekoa izan behar dela azaldu du: hau da, mahai horretan erabakitzeko eskubidea bermatzeko oinarriak jarri behar direla. PSE ez duela zeregin horretarako oso prest ikusten erantsi du.
Politika
"Arazo politikoari" heltzeko garaia dela uste du Egibarrek
ETAk su-eten iraunkorra eman ondoren dagoeneko ez dagoela "arazo politikoari" ez heltzeko aitzakiarik iritzi dio Joseba Egibar EAJren GBB Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak. Areago, gai horri heltzeko garaia dela nabarmendu du. Giltzetako bat Zapatero Espainiako gobernuburuak euskal herritarren erabakitzeko eskubidea onartzea dela erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu