Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak ezinbestekoa ikusten du Euskal Herriko arazo politikoa konpontzeko EAJk eta PSE-EEk "akordio estrategiko" bat egitea. Hala agertu du ETBn egin dioten elkarrizketan. "Herri honen arazoentzat, eta, batik bat, egokitze politikoaren eta marko politiko berriaren arazoarentzat, epe ertaineko irtenbidea mundu sozialistarekin akordio estrategikoa eginda lortuko da", azpimarratu du.
Hala ere, ez du itun hori berehalakoan gauzatzeko aukerarik ikusten, batik bat, PSE-EEren jarreragatik: "Gaur gaurkoz ez da posible, sozialistek gauza bakar bat baitute buruan: Patxi lehendakari".
Ildo horretatik, PSE-EE "garapenerako eta etorkizunerako trenak galtzen" ari dela iritzi dio Bilbaok, besteak beste, kutxen bat egiteari oztopoak jarrita.
Arazo politikoen konponbidea EAJ eta PSE-EEren akordio estrategikotik iritsiko dela uste du Bilbaok
Hala ere, Bizkaiko diputatu nagusiak ez du une honetan itun hori egiteko baldintzarik ikusten, sozialisten helburu bakarra Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak irabaztea delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu