Arazo psikologikoei egozten diete indarkeria %72k

2011ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Espainiako Estatuko herritarren %72,5ek pentsatzen dute emakumeei tratu txarrak eragiten dizkieten gizonezkoek arazo psikologikoak dituztela. Hori da Espainiako Gobernuak aurkeztu berri duen genero indarkeriari buruzko inkestaren ondorioetako bat. 2.000 laguni egin diete galdeketa, eta horren arabera, %91,2k uste dute genero indarkeria «erabat onartezina» dela. %1,4ek, berriz, «kasu eta egoera batzuetan» onargarritzat jotzen dute emakumeen aurkako indarkeria. Portzentaje hori Espainiako Estatuko biztanleriara estrapolatuta, 600.000 pertsona dira egoera batzuetan genero bortxakeria onartzen dutenak. Eta horietatik 240.000 emakumeak dira, %40.

Inkestan parte hartu dutenen gehiengoak, %53,6k, uste dute hezkuntza dela genero indarkeriaren kontra borrokatzeko tresnarik egokiena. %24,3ren iritziz, erasotzaileenganako zigorrak gogortu beharko lirateke, eta %10,7k gizarte kontzientziazioaren aldeko apustua egiten dute.

Inkestatuen %86,1ren iritziz, genero indarkeria «oso zabaldua» dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.