Eguerdian gertatu da istripua, 12:30 aldera. Kamioi bat irauli egin da San Mamesko sarreran, EITBren egoitzaren inguruan, eta su hartu du. Inguruan zebiltzan pertsona batzuek atera dute gidaria kamioitik, sua kamioiaren aurreko aldera iritsi aurretik. Zauri arinak ditu gidariak.
San Mamesko sarbidea itxita geratu da ezbeharraren ondorioz, eta zirkulazioan arazoak daude Bilbon. Udaltzaingoak ohartarazi du luze joko dutela errepidea zabaltzeko lanek, eta gidariei eskatu die beste bide batzuk har ditzatela Bilbora sartzeko edo Bilbotik irteteko.