Arazo ugari eragin ditu denboralean Euskal Herriko errepide sarean. Portu ugari itxita daude, eta beste askotan kateak behar dira, besteak beste, Leintz-Gatzagan eta Elosuan, Belaguan, Izaban eta Urbasan.
Iparraldean, berriz, euria izan da arazoak sortu dituena. Lapurdin, esaterako, Aturri eta Errobi ibaiek gainezka egin dute zenbait tokitan, baina kalte handirik eragin gabe.
Horiek hala, Segurtasun Sailak arreta eskatu du. Prebisioen arabera, eguraldiak hobera egingo du datozen orduetan.