Ezezagun batzuek hiru kale eraso egin dituzte gaur Nafarroan. Arbizun egin dute lehen erasoa -220. kilometroan-, Irurtzundik hiru kilometrora bigarrena -199,6.ean- eta Villafrancan hirugarrena -105,7.ean-.
Gasteiz-Madril bidea egiten duen trenak ordu erdiz geldituta egon behar izan du lehen erasoagatik, Altsasuko geltokitik kilometro erdira, katenariaren kontrapisuak hautsi dituztelako. Hamar bidaiari zeuden trenean. Araiara (Araba) eraman dute trena, eta handik segitu du honek bidaia.
Sos Navarrak esan duenez, lagun batek Iruñeko telefono kabina batetik bi ekintzen aldarrikapena egin du. "Euskal estatua eraikitzeko aukera izateko baldintza demokratikoak" eskatu ditu deia egin duenak, Sos Navarraren arabera, eta abiadura handiko trenaren kontra hitz egin du.
Azken erasoa 11:45ean egin dute, Iruñea-Castejon tren sarean, Villafranca parean. Katenariaren kontrapisuak apurtu dituzte, eta lau trenen bidaiari eragin dio horrek.
Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan Ordezkaritzak erasoekiko arbuioa agertu du.
Kale erasoak
Arbizun, Irurtzunen eta Villafrancan tren sareari eraso egin diote
Gasteiz-Madril egiten duen trenak ordu erdiz geldituta egon behar izan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu