Emakumezkoa azaroaren 21ean eraman zuten Baionako erietxera, oso larri, komaren hurbileko egoeran, eta hilaren 28an hil egin zen. Gizarte laguntzaile bati sortu zitzaion susmoa, eta gorpuaren azterketa egiteko eskatu zuen. Hain zuzen ere, autopsiak erakutsi du litekeena dela Kristine Bosque estrangulatuta hil izana.
Paul Bosque 65 urteko senarra aste honen hasiera atxilotu zuten, emaztea hiltzea leporatuta, eta epailearengana eraman ostean, espetxean daukate, behin-behinean.
Bikotea Arbonan (Lapurdi) bizi zen, herrigunetik aparteko etxe batean.
Aste honetan bertan, beste emakume bat hil du genero indarkeriak Euskal Herrian: astelehenean 25 urteko Cristina Estebanez hil zuen bikotekide ohiak Barakaldon (Bizkaia), labankadaka, eta haren egungo bikotekidea larri zauritu zuen.
Emakumeen kontrako indarkeria
Arbonako gizon bat atxilotu dute emaztea hiltzea leporatuta
68 urteko Kristine Bosque azaroaren 21ean eraman zuten Baionako erietxera, oso larri, eta astebete beranduago hil zen. Autopsiak erakutsi du litekeena dela itota hil izana, eta Paul Bosque 65 urteko senarra atxilotu dute hiltzailea delakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu