konponbideari begira

Ardanza: "Zauria ez da itxiko presoak espetxean usteltzea nahi bada"

Ramon Jauregik adierazi du PPk modu "natural eta burutsuagoan" kudeatu beharko lukeela presoen auzia.

Jose Antonio Ardanza, 2012an. JUANAN RUIZ, ARP
2014ko urtarrilaren 17a
13:38
Entzun

Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia eta 1987-1991 artean haren lehendakariorde izandako Ramon Jauregi Radio Euskadin mintzatu dira, eta euskal presoen auzia izan dute hizpide, besteak beste. Biek egin diote kritika Espainiako Gobernuak gai horretan duen jokabideari.

"Zauria ez da itxiko presoak espetxean usteltzea nahi bada", esan du Ardanzak. Bilbon larunbatean eginiko manifestazioaz, atsekabea azaldu du PSE-EE martxan egon ez zelako, "gauza hauetan egon dadin ezinbestekoa baita". Halaber, Ajuria Eneko itunak gaur egun ere balio duela nabarmendu du, "gauza askotan" eguneratu behar den arren.

Presoen gaia modu "natural eta burutsuagoan" kudeatzeko eskatu dio PPri, berriz, Jauregik. Nabarmendu du bakea badela, "baina Madrilen giro bitxia dago, ETAri garaipena ematearena". Ajuria Eneko itunak "terrorismoari aurre egiteko era" aldatu zuela gogorarazi du Jauregik, eta ohartarazi ETAren jardunaren behin betiko etena ez zela "ezeren truke" izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.