Komunikabideak

'Ardi Beltza' aldizkariko bi kazetari zigortuak "ertzain bat kalumniatzeagatik"

2007ko urtarrilaren 16a
15:44
Entzun
Donostiako Auzitegiak Ardi Beltza aldizkariko bi kazetariri hamabosna hilabeteko kartzela zigorra jarri die, 2000. urtean argitaratutako artikulu batean Ertzaintzako kargu bat "prostituzioarekin eta drogaren trafikoarekin lotzeagatik". Ertzainaren kontrako "kalumnia" dela erabaki du auzitegiak. Epaiaren arabera, bi kazetariek, kartzela zigorra jasotzeaz gain, zigorrak irauten duen bitartean kazetaritzan ezingo dute lanik egin eta ertzainari 12.000 euro ordaindu beharko dizkiote. Epaia ez da behin betikoa eta defentsak helegitea sartu du.

Epaiketa berean prozesatua dago Pepe Rei aldizkariko zuzendaria, baina ez diote oraindik epaiketarik egin, Reiren arazo fisikoak direla-eta.

Sententziak dioenez, Ardi Beltza-ren "benetako datu bakarra", aipatutako ertzainak argitalpena baino hamar urte lehenago droga trafikoagatik zigortuak izan ziren eta "prostituzioko klubetan parte-hartzea" duten pertsonekin harremana eduki izana da. Ertzainak esan du bere "lanagatik" ezagutzen zituela haiek.

Espainiako Auzitegi Nazionalak, Baltasar Garzon epailearen aginduz, Ardi Beltza itxi egin zuen, 2001eko apirilean, "ETAren helburuak iraunkorki markatzeagatik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.