Ardiak eta ahuntzak erabiltzea proposatu du UAGNk, suteen prebentzioa egiteko

2012ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Baso eta larreetan, gaur egun, ardi eta ahuntz gutxiago ibiltzen direnez zakarrak eta sasiak ugaritu egiten direla ohartarazi du UAGN abeltzainen sindikatuak, eta azaldu du horrek suteak sortzeko arriskua biziagotzen duela. Mendi, larre eta baso lur horiek garbi edukitzeak gehiegizko kostua duela ikusita, ardi eta ahuntzak erabiltzea proposatu du, prebentzio modura. Ziurtatu du Frantzian horrela lan egiten dutela, eta iragarri du proposamen formala egingo duela heldu den abuztuaren 27an Nafarroako Gobernuarekin egingo duen bileran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.