Arduraz jokatzeko eskatu dio 'Fracking ez Araba' plataformak Eusko Jaurlaritzari

2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Fracking ez Araba plataformak kezka adierazi du Eusko Jaurlaritzak apurketa hidrauliko edo fracking bidezko gas naturalaren erauzketa baimentzeko duen asmoaren inguruan. Teknika horren eraginen inguruko ziurtasun zientifikorik ez dagoela argudiatuta, «Europako legedian jasotzen den ardura printzipioarekin» jokatzeko eskatu diote Jaurlaritzari. Elkartearen iritziz, Frantziak eta Herbehereek jarraitutako bidearekin bat egin behar du Jaurlaritzak: herrialde horietan bertan behera utzi dute fracking teknikaren erabilera, haren eraginari buruzko ikerketa gehiago egon arte. Bitartean, emanda dauden baimenak bertan behera uzteko eta bideratuta dauden eskaerak ez tramitatzeko eskatu du plataformak, «ingurumenaren eta giza osasunaren gaineko kalte itzulezinik izango ez dela bermatu arte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.