Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren ustez, Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu ustezko etakideak klandestinitatean segitzeko kide berrien bila baino ez ziren ari atxilotu zituztenean. "Guk daukagun informazioaren arabera, ETAk utzita ditu jarduera terrorista guztiak"
Polizia zoriondu du atzoko atxiloketengatik, eta haren lana hori dela esan du.