Politika

Ares: "PSOEk ETA deusezteak beldurra ematen dio PPri"

PSE-EEko koordinatzaile Rodolfo Aresek esan duenez, beraien iritzian "PSOEk ETA betiko deusezteak beldurtzen du PP". Horrexegatik dabil PP "manipulazioarekin, gezurrarekin eta engainuarekin Espainiako Gobernua desgastatu nahian", beraien ustetan. Hori "muga guztiak gainditzen dituen agitazio eta propaganda kanpaina batekin" egiten ari direla dio. PSE-EE jarrera horrekin kezkatuta dagoela onartu du Aresek.

2005eko azaroaren 29a
16:31
Entzun
Aresek azpimarratu du PSOEk ez diela "biktimei traizio" egingo, eta ez dutela ETArekin akordioa egingo. "Ez daramagu urte eta erdi ETAri tregoa emateko erregutzen, baizik eta ETAren kontra borroka egiten ari gara gogor". Horretan jarraituko dutela esan du, eta ez dutela PPk esandako egingo azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.