Aresek dio batzordea osatzeko «akordio zabala» lortuko dela

Herrizaingo sailburuak azaldu du «unean unekoa» izan zela Lopezek eta Basagoitik irudikatutako zatiketa

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Rodolfo Ares ziur da Eusko Legebiltzarrean «akordio zabala» lortuko dela bakegintzari buruzko batzorde txostengile bat osatzeko. Hala, Aresek uste du «unean unekoa» izan zela herenegun Legebiltzarrean Patxi Lopez lehendakariak eta PPko buru Antonio Basagoitik irudikatutako eztabaida, eta «gaizki ulertuak» laster konponduko direla adierazi du, «horretarako elkarrizketa bideak baditugulako».

Bakegintzari buruzko batzorde txostengilea osatzeko akordioari begira, baina, «erantzukizunez» jokatzeko eskatu die alderdiei Herrizaingo sailburuak, «elkarbizitza sendotzeko ahaleginean ezin baita gobernu eta oposizio jokorik egon; aitzitik, helburu hori lortzeko, elkarlanean diharduten ordezkari politiko gisa jokatu behar da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.