Aresek "kezka" agertu du

2012ko apirilaren 9a
15:47
Entzun

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak adierazi du "oso gertaera larria" dela Bilbon osteguneko istiluetan 28 urteko mutil bat hil izana eta, ondorioz, "kezkatuta" dagoela.

Ostiral goizean bertan Ertzaintzari gertaera ikertzen hasteko agindua eman ziola azaldu du Aresek. "Hipotesi denak zabalik daude eta, behin betiko ondorioetara iristeko, ikerketak bere denbora beharko du".

Osteguneko liskarretan izandako agenteei eta lekukoei deklarazioa hartzen ari zaie Ertzaintza, Herrizaingo Sailaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.