Aresek uste du arartekoak ez dituela egiaztatu datuak
GASTEIZ. Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak uste du Ertzaintzak lan egokia egin zuela Kukutza Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea husten. Adierazi du Iñigo Lamarca arartekoak ez dituela egiaztatu datuak eta ez duela aintzat hartu Ertzaintzari «ospea kentzeko» erabiltzen direla gertaera horiek. Aralarrek Ertzaintzaren eta arartekoaren izenak zikintzea leporatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu