Aresen dimisioa eskatu du Eleak mugimenduak

2012ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Eleak mugimenduak Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren dimisioa eskatu du. Taldearen iritzian,Ertzaintzaren jardunaren «erantzule nagusia» Ares da. Bide batez, herritarrak mobilizaziora eta antolatzera deitu ditu, «horrelako erasoei aurre egiteko». Ohar batean, elkartasuna helarazi die hildakoaren senitartekoei, baita martxoaren 29an Gasteizen zauritu zuten Xuban Nafarreteri ere. Poliziaren gehiegikeriak gaitzetsi egin ditu Eleak mugimenduak: «Mehatxuak, kolpeak, gazteei egiten dizkieten jarraipenak, atxiloketak; segurtasunaren izenean, sistema demokratiko batean oinarrizkoak behar luketen eskubideak etengabe zapaltzen dituzte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.