Bilbo. Irudia

ARESEN DIMISIOA ESKATU DUTE, BERRIZ

2011ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Irailaren 21etik 23ra Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztetxea hustu eta eraisteagatik protestan ari zirenen aurka Ertzaintzak erabilitako indarkeria gaitzetsi zuten atzo. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean, egunotan zauritutakoen argazkiak erakutsi zituzten. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua jo zuten «baketsu agertutakoen kontrako errepresioaren» erantzule, eta, beraz, haren dimisioa eskatu zuten berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.