eguraldia

Arga ibaiak gainezka egin du eta arazo handiak sortu ditu Iruñean eta Burlatan

Olatuak txikitzen joango dira eta elur mailak gora egingo du.

2009ko azaroaren 9a
17:39
Entzun
Euria etenik gabe bota du azkeneko egunetan, atzo eta gaur latz, eta dagoeneko hasi dira ibaiak gainezka egiten. Gaur goizean Argak egin du eta, batik bat, Iruñean -Donibane auzoan- eta Burlatan -bide zaharra moztuta dute- sortu ditu arazo handiak.

Nafarroan bertan Uharte Arakilen ere gainezka egin du Arakil errekak, eta bide bat moztu egin dute.

Gipuzkoan ere badira arazoak; batez ere, Oria ibaiak zeharkatzen dituen guneetan.

Olatuak txikitzen joango dira. Goizean bospasei metrokoak dabiltza, eta arratsaldean hirukoak izango dira.

Elur mailak gora egingo du, 800-1.000 metrora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.