euskal herria

Arga ibaian atzo agertu zen gorpua Etxaurin Eguberrietan desagertu zen gaztearena izan daiteke

Fernando Darwin Morochoren senideek gorpua berea delako ziurtasuna agertu dute. Identifikazioaren zain, ezaugarri fisikoek Iruñeko gaztearenarekin bat egiten dute.

2011ko martxoaren 7a
12:55
Entzun

Atzo arratsaldeko 18:00etan gorpu bat agert zen Arga ibaian, Etxaurin (Nafarroa). Paseatzen ari zen bizilagun batek aurkitu zuen, Otazuko Jaurerria inguruan,  eta usteltze fase aurreratuan dagoela esan arren, gazte baten gorpua dela aurreratu du Espainiako Poliziak. Eguberrietan Iruñean desagertu zen gaztearena izan daiteke, Fernando Darwin Morochorena. Hala ere, oraindik ez dute identifikatu.

Morocho abenduaren 26ko gauean desagertu zen. 18 urte ditu. Morocho Ekuadorren jaioa da eta orain dela hamar urtetik bizi da Iruñean, Sanduzelaia auzoan. Atzo agertu zen gorpuak bere ezaugarri fisikoekin bat egiten duela esan du Poliziak, baita eskuin eskuan zuen tatuaia batek ere; itxuraz, ez omen zuen biolentzia arrastorik. Bere senideek lehengotik ere bere gorpuak errekan behar zuela esan dute, eta atzo agertutakoa Morochorena delako ziurtasuna agertu dute. 

Poliziaren arabera, litekeena da aurreko asteko euriteen ondorioz agertu izana gorpua orain, eta Iruñetik Etxaurira arte eramatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.