Espaniako Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko aukera du defentsak, eta epaitegi horrek berretsiko balu izango litzateke epaia irmoa. Hori aintzat hartuta, eta zigorra bi urte baino txikiagoa dela kontuan izanda, ez duela Otegiren espetxeratzerik eskatuko agertu du Santos fiskalak —auziko fiskala ez ezik, Espainiako Auzitegi Nazionaleko jarduneko fiskalburua da une honetan—.
Joan den apirilaren 10ean epaitu zuten Arnaldo Otegi Espainiako Auzitegi Nazionalean. Orduan eskatu zuen Jesus Santos fiskalak 15 hilabeteko zigorra.Espetxe zigorra ezezik zazpi urteko inhabilitazioa eskatu zuen Santosek. Gaur Espainaiko Auzitegi Nazionalak zazpi urte eta hiru hilabetetako inhabilitazioa ezarri dio Otegiri.
Jesus Santos Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskala ez du Otegi espetxeratzeko eskatuko. Izan ere, epairen aurka Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko aukera dago oraindik eta gainera zigorra bi urtetik beherakoa da.
2003ko abenduaren 23 hartako omenaldian egin zuen hitzaldia guztiz politikoa izan zela adierazi zuen Otegik, hauteskundeei begirakoa hain zuzen. Terrorismoa ez zuela goraipatu azaldu zuen Batasunekoak; egin zuen gauza bakarra Bergarako proposamena defendatzea izan zela. Espainiako Gobernurako hauteskundeei begira autodeterminazioa eskubidea defendatu zuten alderdi politiko guztiak zerrenda bakarrean aurkezteko proposamena hain zuzen.
Auzitegi Nazionala
Argalaren omenaldiagatik 15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Otegiri
"Terrorismoa goratzeagatik" 15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Otegiri Espainiako Auzitegi Nazionalak, Jesus Santos fiskalak eskatu bezala. Jose Miguel Beñaran 'Argala'-ren hilketaren 25. urteurreneko ekitaldian «parte hartze hutsa», hizlari gisa «nabarmendu izana» eta hitzaldian erabilitako «hizkuntza bikoitza» aski ziren Santosen arabera, Otegik ETAren helburuen aldeko «ekarpen morala» egin zuela ondorioztatzeko. Hala ere, epaia oraindik ez da irmoa, eta, ondorioz, fiskalak ez du espetxeratzea eskatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu