Hain zuzen ere, preso donostiarraren egoera izan dute gaur mintzagai nagusietako bat Espainiako Senatuan, Gobernuaren kontrol saioan, PPk gai horri buruzko hainbat galdera egin baitizkio Perez Rubalcaba ministroari.
Batetik, The Times egunkariak aurrena eta haren ondoren hainbat eta hainbat komunikabidek zabaldu zituzten De Juanaren argazkiak presoaren abokatuek egin zituztela ziurtatu du gertakari horri buruz galdetu diotenean. Gainera, jokabide hori dela eta, Abokatuen Elkargoan presoaren defentsaren kontrako kexua agertzeko asmoa dutela iragarri du.
Besstetik, De Juanari ematen dioten tratua indarrean den legediak arautzen duena dela erantsi du Rubalcabak, eta ukatu egin du inolako pribilegiorik jasotzen duela. Ildo horretatik, erietxean pertsona bat etengabe De Juanari laguntzen egotea ez dela pribilegioa adierazi du, baizik eta 2001eko Espetxeetako Instrukzio Legeak agintzen duela, medikuek horren premia duela irizten badiote.
Aldiz, PP Gobernuan zegoela De Junak "pribilegioak" jaso zituela erantzun du Barne ministroak:"Bere espetxe aldian De Juanak izan ditu pribilegioak: Melillako kartzela batetik penintsulara ekarri zuten. Hori bai dela pribilegioa, eta zuek eman zenioten. Areago, zuek hori egin zenutenean 25 hilketagatik ari zen zigorra betetzen De Juana, eta orain ez".
Argazkiak eurek egin zituztelakoan, De Juanaren abokatuen kontra egingo du Espainiako Gobernuak
Abokatuen Elkargoan kexa aukeztuko dutela iragarri du Alfredo Perez Rubalacaba Barne ministroak, Senatuan. Hiru hilabeteko gose grebaren ondorioak nabarmen erakusten dituzten argazkiak abokatuek egin eta zabaldu zituztela ziurtatu du. Bestalde, eurak ez bezala De Juanari "pribilegioak" eman izana leporatu dio PPri. Iñaki de Juana presoak 107. eguna du gaur gose greban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu