Argentinako Del Campo Nazca Saatchi & Saatchi agentziak irabazi du aurten El Sol publizitate jaialdiko telebista eta zinema saileko sari nagusia, Padres en slip (Aitak kantzontzilotan) lanarekin. Amigos eta Sin señal lanengatik ere saritu dute agentzia. BGH Silent Air-entzat egin ditu spot-ak.
Bilbon lehenengoz egin dute aurten jaialdia —aurreko 25 urteetan Donostian egin zuten—.
Bihar, 12:00etan, jaialdiko bobina historikoaren proiekzio irekia egingo dute Alondegian.