euskal herria

Argentinako Maiatzeko Plazako Amonei emango die Rene Cassin saria Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak erabaki du Argentinako Maiatzeko Plazako Amonei ematea Giza Eskubideen Rene Cassin saria. Joseba Azkarraga Justizia sailburuak azaldu duenez, aho batez hartu dute erabakia, emakume horiek giza eskubideen defentsan eredu direla iritzita.

2006ko abenduaren 1a
18:42
Entzun
Abenduaren 14an jasoko dute saria Argentinako Maiatzeko Plazako Amonek, Gasteizen. 1976ko martxoan Argentinako Armadak estatu kolpea eman ostean desagertutako 30.000 lagunen desagertzeak salatzeko sortu zen elkarte hori.

2003an hasi zen Jaurlaritza Rene Cassin saria ematen. Aurreko edizioetan sariak jaso dituzte Hetaira prostituten eskubideen alde lan egiten duen Madrilgo emakumeen elkarteak, immigranteen alde lan andana egin duen Koro Erdoizak, eta Irlandako bake prozesuaren alde aritutako Alec Reid eta Harold Goodek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.