euskal presoak

Argi Perurena presoa oraingoz ez dute utziko baldintzapean aske

Fiskaltzak auzitegiaren erabakiaren aurkako helegite bat aurkeztu du. Auzia martxora arte luzatu da.

2013ko urtarrilaren 28a
16:27
Entzun

Hilaren 23an Frantziako Kondenaren Aplikaziorako Epaitegiak Argi Perurena euskal presoa baldintzapean aske uzteko eskaera onartu zuen arren, Perurenak espetxean segituko du oraingoz, erabakia bertan behera geratu baita Fiskaltzaren helegite bategatik. Auzia martxora arte luzatu da.

2012an egin zuen presoak baldintzapeko askatasuna eskuratzeko lehen eskaera, baina eskaera ukatu egin zioten, nahiz eta legeak eskatutako irizpide guztiak betetzen zituen, Etxerat elkarteak dioenez.

Rennesko kartzelan daukate Perurena, etxetik ia 700 kilometrora. Hamahiru urte daramatza preso, ETAko kidetzat jota zigortu ondotik.

Etxerat-ek baldintzapeko askatasuna eskuratzeko baldintzak betetzen dituzten euskal presoak aske uzteko eskatu du berriz ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.