Gizartea

Argindarra kentzen hasi dira Errekaleorren

Polizia ugari bertaratu da Gasteizko auzora, eta tentsio handia dago; Iberdrolak argindarra moztu die hainbat etxebizitzari. Gasteizko Udalak esan du ez dagoela inor botatzeko agindurik. 2013ko udazkenean okupatu zuten. 

Ertzaintza, goizean, Errekaleorren. TOPATU.INFO
2015eko martxoaren 31
08:24
Entzun

Iberdrola argindarra mozteko lanetan ari da Gasteizko Errekaleor auzoan, eta tentsio uneak izan dira bertako bizilagunen eta Iberdrolako langileekin joan diren Gasteizko udaltzainen artean. Ertzaintza ere agertu da. 

Gasteizko Udalak esan du ez dagoela inor botatzeko agindurik. Baina Polizia oldartu egin zaie bertan bildutako gazteei. Hainbat identifikatu dituzte.

Gazte talde batek Gasteizko Errekaleor auzoko 26. zenbakia duen etxea okupatu zuen 2013ko udazkenean. Geroztik, erabat aldatu da hango bizimodua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.