Arguedasen (Nafarroa) asteburuan moto istripuz gazte bat hil ondoren, lau arabar gizonezko atxilotu zituen Nafarroako Foruzaingoak. Lau horietatik bi aske utzi zituzten, eta atxilotuta zeuden beste biak, gaur utzi ditu libre Tuterako epaileak, arduragabekeriazko giza hilketa delitua egotzi ondoren. Gazteetako batek, moto istripua eragin zuen trafiko seinale bat etzanarazi zuela aitortu du, "ganberrokeria egiteagatik". Beste gazteak, berriz, ukatu egin du gertakariekin zerikusirik izan duenik.
Aurreko larunbat goizean gertatu zen istripua. Itxuraz, Laudioko (Araba) zenbait gazte Arguedasen zeuden eta Carlos Arias Navarro kaleko bi trafiko seinale etzanarazi zituzten. Seinale horietako bat errepidean geratu zen eta motoan zihoan 17 urteko gazteak seinalea jo zuen, eta erori egin zen mototik. Zauri larriak izan zituen gazteak eta egun bat geroago hil egin zen.
Gizartea
Arguedaseko istripuan inplikatutako bi arabarrak libre
Atxilotuetako batek gertakarietan parte hartu izana aitortu du. Besteak ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu