Hiru gazteak 2007an auzipetu zituzten, Jarrai-Haika-Segi auziaren kontrako protesta batean A8 autobidea moztea leporatuta. Desobedientziaren hautua egin eta epaiketara ez ziren agertu. Lau aldiz atzeratu da, guztira, epaiketa.
Azkenean, lehengo astean atxilotu zituzten, ostegunean Ariznabarreta Eibarren, eta larunbatean beste biak. Martxoaren 18an epaituko dituzte, 2007ko protesta hartan parte hartutako beste bi gazterekin batera, Saioa Zerain eta Asier Alberdirekin batera.