Hezkuntzari buruzko ponentzia Ariztondok berak osatua da, eta jasotako emendakinak "pedagogikoak" direla nabarmendu du, eta "ez politikoak". Halaber, testuari ikuspuntu orokorrago bat ematen saiatu direla azpimarratu du hasierako testuarekiko. Ponentzia nagusia Xabier Arzalluzek eta Joseba Egibarrek defendatuko dute, eta hezkuntzari buruzkoa berriz Josune Ariztondok.
Datorren larunbatean EAJren IV. Batzar Orokorra egingo da, alderdi horretako organo gorena. Bilboko Euskalduna Jauregian batzartuko dira 670 partehartzaileak, horietako 369 botoa emateko eskubiderik ez dutenak.
Koalizioak hauteskundeei begira
Halaber, martxoan Espainian izango diren hauteskundeei begira ematen ari diren urratsen berri eman du Ariztondok, eta EA dela euren "aliatu naturala" esan du. Halaber, EArekin akordioa ixten badute, EAJ Aralar koalizio horretan sartzeko prest dagoela nabarmendu du. "Euskal gizarteak EAJ eta EAren arteko akordioa koalizo natural bat balitz bezala ikusten du, udalerrietan, Gipuzkoako eta Bizkaiko diputazioetan eta Eusko Jaurlaritzan bertan egiten ari garen bezalaxe", zehaztu du. Lehen urratsa EArekin akordioa lortzea dela esan du, eta behin hori lortuta Aralar koalizio horretan sartzeko aukera egongo litzatekeela nabarmendu du.
EAJren barne hauteskundeak
Ariztondo: "Larunbatean eztabaidatuko dugun ponentziak ez du garrantzizko emendakinik jaso"
EBB Euzkadi Buru Batzarreko idazkari Josune Ariztondoren hitzetan, EAJk larunbatean egingo duen Batzar Orokorrean eztabaidatuko den ponentzia politikoak "ez du garrantzizko emendakin ideologikorik jaso". Ariztondoren esanetan, eztabaidatuko diren bi ponentziek –bigarrena hezkuntzari buruzko da– "oso landuta" iritsiko dira Batzar Orokorrera, "herrietako batzarrek eztabaidatu baitituzte eta egin beharreko aldaketak egin direlako". Bestalde, Espainiako hauteskundeetarako EArekin akordioa lortzen badute, EAJ Aralar koalizio horretan sartzeko "irekita" dagoela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu