ARKAITZ OTAZUAREN HERIOTZA. Gertakarien «argipen osoa» helburu

2004ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
ETAk ohi ez bezalako txostena krokis eta guzti eta agiria bidali ditu, Otazuaren heriotzari buruz dituen datuak emateko. «Ekintzaren ondorengo gertakarien argipen osoa ematea» Eusko Jaurlaritzari dagokiola adierazi du, «baina gertatutakoa guztiz argitzeko asmoa» berretsi du ETAk txostenean, «eta bere eskutara gertakari hauek argitzeko baliagarri diren datu berriak iritsiko balira jendarteari jakinarazteko konpromisoa ere berresten dugu». Eta agirian, «herritarrei» dei egin die ETAk, «ikusi edo jakin zutenaren berri eman diezaioten, diskrezio osoz bada ere, auzi honetan fidagarria izango den edozein pertsona, elkarte edota instituziori».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.