KONPONBIDEARI BEGIRA

Armagabetzeak nazioarteko helburuak bete zituela nabarmendu du Foro Sozialak

ETAren armagabetzean ikasitakoak jaso ditu txosten batean Foro Sozial Iraunkorrak.

Foro Sozial Iraunkorreko, Bake Bideko eta Berghof fundazioko kideak, Aieteko jauregian. JON O. URAIN
jon olano
2017ko irailaren 20a
08:10
Entzun

Euskal Herriko armagabetze prozesua “berezia eta bakana” izan da, baina, nazioartean erabili ohi diren irizpideen arabera aztertuz gero, “edozein armagabetze prozesuren helburu eta printzipio nagusiak betetzen ditu”. Hala adierazi du Foro Sozial Iraunkorrak Armagabetzearen euskal eredua. Prozesu berritzaile batetik ikasitako ikasgaiak izeneko txostenean.

Izan ere, ondorioztatu dute zenbait helburu erdietsi zirela ETAren armagabetze prozesuan: “Konfiantza eraikitzea, segurtasuna areagotzea, gatazka berpizteko bide oro ixtea eta norbanakoei indarkeria erabiltzeko ahalmena murriztea”.

Foro Sozialaren iritziz, armagabetze prozesua “eraginkorra, efizientea eta segurua” izan da, “bukaeran behintzat”. Areago, “nazioarteko arauek jasotzen dituzten integraltasun irizpideak bete ditu, inork ez baitu zalantzan jarri armagabetzea erabatekoa izan denik”.

Txostenaren aurkezpenarekin, Foro Sozialak “Armagabetzeari buruzko Gogoetabidearen” jardueraren amaiera iragarri du: "Aitzitik, oraindik konpontzeke gelditzen diren gainerako ardatzen Konponbideei helduko diegu: Bizikidetza eta Memoria, Presoen gizarteratzea eta Giza eskubideak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.