44 urteko gasteiztar gizonezko bat (C.R.R.) hil da gaur goizean Armiñonen (Araba) izandako istripuan, Goizeko bederatziak baino zerbait lehenago izan da ezbeharra, N-1 errepidean.
Gasteiztarra gidari zihoan kamioian eta berau errepidetik atera da, oraindik ez dakizkiten arrazoiengatik. Su-hiltzaileek gizonezkoa barrutik atera behar izan dute. Gasteizera, Santiago ospitalera eraman dute oso larri. Handik gutxira hil da.
Istripua
Armiñonen kamioi gidari bat hil da istripuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu