Arnaldo Askatu taldeak urriaren 27an kontzertu bat antolatuko du Elgoibarren

Plataformaren ustez, gaurko egoerara iristeko, ezinbestekoa izan da Otegiren lana, eta aske uzteko eskatu du

Erredakzioa
2011ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Hilabete igaro da Bateragune auziko epaia eman zutela: Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi hamarna urteko espetxe zigorra ezarri zieten, eta Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezi, zortzina urtekoa. Arnaldo Askatu herri ekimenak atzo emandako prentsaurrekoan salatu zuen epai horrek ez diola batere laguntzen egun abian den bake prozesuari. Gogora ekarri dute egungo egoerara iristeko Otegiren parte hartzea ezinbestekoa izan dela, eta hura askatzeko exijitu dute. Epaia salatzeko eta Otegiren aska dezatela eskatzeko, urriaren 27an kontzertu bat antolatuko dute Elgoibarko Herriko Antzokian, 19:30ean.

Kontzertuan hainbat musikarik eta taldek joko dute: Oreka TX, Zea Mays, Kerobia, Ken Zazpi, Mikel Urdangarin, Asier Serrano, Ion Gurrutxaga, Esne Beltza, Gose...

Era berean, plataformak nabarmendu du PPk eta PSOEk gero eta zailago dutela euren jarrerei eustea eta estrategia zuzentzeko eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.