politika

Arnaldo Otegi eta Rafa Diezen gutuna bihar BERRIAn

Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezek ere izenpetu dute eskutitza. Estremera kartzelatik idatzi dute ezker abertzaleko kideek, gaurko egoeraz eta prozesu politikoaz. "Euskal herritarren hitza eta erabakia oinarri" izango duen eta "inongo indarkeriarik edota kanpoko injerentziarik gabeko prozesu demokratikoaz" gogoetan ari da ezker abertzaleko militantzia.

2009ko azaroaren 7a
19:09
Entzun
Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez ezker abertzaleko kideek Estremera kartzelatik (Espainia) idatzitako gutuna argitaratuko du bihar BERRIA egunkariak. Gaurko egoeraz eta prozesu politikoaz ariko dira. Argazkia eta etorkizuna izenburua jarri diote gutunari.

Urriaren 13an atxilotu zituen Espainiako Poliziak -beste bost lagun ere bai-, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Batasunaren Mahai Nazional berria osatzea egotzita. Operazioaren kontrako manifestazio nazional erraldoia izan zen urriaren 17an Donostian, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta. "Irtenbide demokratikoaren alde aritzeko konpromisoa" berretsi zuten sindikatuek.

Ezker abertzalea eztabaida fasean dago, eta iragarri du "erasoen gainetik" martxan jarriko duela "ziklo politiko berria". "Euskal herritarren hitza eta erabakia oinarri" izango duen eta "inongo indarkeriarik edota kanpoko injerentziarik gabeko prozesu demokratikoaz" gogoetan ari da militantzia. Independentziaren aldeko eragileen indarrak biltzeko xedea ere badu ezker abertzaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.