Arnaldo Otegi (Ezker abertzaleko kidea, espetxetik): "Euskal Herriaren eta bere kultura zein hizkuntzaren aldeko herri gizona izan da eta ez alderdi gizona. Euskal Estatuaren aldekoa zela ere ez dut zalantzarik… eta hori da egiteke dagoen erronka historikoa. Eta bide horretan uste dut Joxanen baloreak direla aipatu beharrekoak! alderdikeria eza, elegantzia diskurtsiboa, argudio sendoak eta konbikzio irmoak defendatzeko era atseginak. Badira bai garaiak halako baloreetatik denok ikasteko… gu lehenak. Bukatzeko nire doluminak eta elkartasuna helarazi nahi dizkiet senideei, kide eta lagun guztiei".
Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako Euskara sailburuordea): "Joxanen heriotzaren berriaren aurrean, besarkada handi bat BERRIAko lagun guztiei. Esango nuke Joxan izan gauza asko izan dela, bere bizialdia oparoa izan delako. Baina nik ikusten dudan Joxan da sustatzailea, euskararekiko konpromisoarekin lotua, eta azken batean euskaraz bizi nahi dutenen iparrorratz".
Laura Mintegi (EH Bilduko parlamentaria): "Dolumin sentituenak euskaltzale guztiei eta bereziki BERRIAko adiskideei. Muxu bat, Joxan, beti arte".
Pernando Barrena (Sortuko kidea): "Abertzale eta euskaltzale handia joan zaigu Joxan Lizarribarrekin. Doluminik sentikorrenak familiari eta BERRIAko lagunei"
Bixente Serrano Izko (BERRIAko zutabegilea): "Gosez-eta bizitza-segalariak luze bizi dira; osoago bizitzen laguntzen gaituztenak goizegi hil: hauen ohorezko inpresioa gurea".
Mikel Irizar (Topagunea): "Sendo eta adeitsu gogoratuko dut Joxan"
Paul Bilbao (Kontseiluko idazkari nagusia): "Eskerrik asko bihotz-bihotzez, Joxan".
Imanol Murua (Egunkaria-ko eta BERRIAko kazetari ohia): "Lizarribarrek 2003an EKTren buru izatea onartu zuenean, ondo zekien kalabozo batean bukatzeko arriskua hartzen ari zela. Asko zor diogu".
Jone Larrañaga (Euskadi Irratiko programazio arduarduna): "Handia Lizarribar. Gizon osoa. Erraietako mina eragin duen heriotza. Beti arte".
Iñaki Soto (Gara-ko zuzendaria): "Joxan Lizarribar hil da, BERRIA Taldeko presidentea. Euskaltzale handia, gure herriarekin konpromiso oso handia zuen herritarra".
Mertxe Mugika (AEK): "Eskerrik asko euskararen alde egin duzun guztiagatik. Zuk hasitakoak izango du jarraipena".
Zigor Etxeburua (Gipuzkoako Aldundiko Euskara zuzendaria): "Hau ezustekoa! Gure doluminik sentituena senide, lankide eta lagunei. Eskerrik asko, Joxan".
Rafa Rueda (Musikaria): "Agur, lagun".
Jon Maya (Dantzaria): "Lizarribar besarkadarik handiena Joxanen senideei eta BERRIAko familia osoari. Zure arrastoa beti izango da gure artean. Eskerrik asko!".
Xabier Letona (Argia): "Doluminak familiari eta @berria taldeari. Besarkada bat @argia-ko lantaldearen izenean".
Luistxo Fernandez (Kazetaria): "Lizarribar gizon dotorea ere bazela esango nuke, zentzu askotan. Galera gogorra euskalgintzarentzat".
Frank Dolosor (ETBko kazetaria): "Etxerat heldu eta ze kolpea! Joxan Lizarribar zendu dela... bere irria eta lana beti gogoan izanen ditugu... ez adiorik, agur eta ohore!".
Gari Udabe (Kazetaria): "Gizon handi batek utzi gaitu gaur. Faltan botako haugu, Joxan Lizarribar!".