Eguerdiko hamabiak baino zertxobait lehenago atxilotu du Espainiako Poliziak Arnaldo Otegi, Juan Joxe Petrikorena Batasuneko komunikazio arduradunarekin batera Donostian egitekoa zuten prentsaurreko batera zihoala.
Duela 4 urte Jose Migel Beñaran Argalarenomenaldian egin zituen adierazpenengatik 15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazioanalak, eta haren kontrako helegitea atzera bota eta berrestea erabaki du gaur Auzitegi Goreneko Zigor Salak, aho batez. Prentsa ohar labur baten bidez eman du Gorenak horren berri, baina helegitea atzera botatzera,a Auzitegi Nazionalaren epaia berrestera, eta erabakia aho batez hartu dutela nabarmentzera mugatzen da oharra, beste argudiorik eman gabe. Epaiaren testu osoa datozen egunetan plazaratuko dute.
Auzitegi Nazionalak, berriz, epaia gauzatzeko eta Otegi espetxeratzeko agindu du probidentzia baten bidez. Izan ere, epaiaren berrespenari buruzko erabakiari Gorenari zegokion, baina kartzelatzearen inguruko Auzitegi Nazionalari.
Espainiako legediaren arabera, espetxe zigorra 2 urtekoa baino txikiagoa izanik ez betetzeko aukera badago, eta auzipetuaren "arriskugarritasun kriminalaren" eta aurretik haren kontra egon diren prozeduren arabera hartu ohi du erabakia Auzitegi Nazionalak.
Atxiloketa
Arnaldo Otegi Martuteneko espetxean sartu dute, Gorenak berretsitako 15 hileko zigorra betetzeko
Gorenak berretsi egin du duela 4 urte =i Argalaren =i omenaldian egin zituen adierazpenengatik Auzitegi Nazionalak ezarri zion kartzela zigorra. 2 urtekoa baino txikiagoa den arren, zigorra betearazteko agindua eman du Auzitegi Nazionalak. Prentsaurreko batera zihoala atxilotu du Espainiako Poliziak eguerdian, eta Martuteneko kartzelan sartu dute, Donostian. 20:00etan manifestazioa egingo dute Otegiren herrian, Elgoibarren (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu