Ezker abertzaleko zortzi kide auzipetu ditu Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Espainiako Justiziak legez kanpo utzitako Batasuna berriro eratzen aritzea egotzita. Arnaldo Otegi eta Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohia daude auzipetuen artean. Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Txelui Moreno, Arkaitz Rodriguez, Mañel Serra eta Amaia Esnal dira beste seiak. Hain zuzen, Otegi, Diez, Jacinto, Zabaleta eta Rodriguez kartzelan dauzkate.
Garzonen arabera, Bateragune izeneko taldea osatu zuten auzipetuek, Batasunaren ordezko izateko eta "ETAren ezkutuko su-etenak" lortzeko. Su-eten horien helburua litzateke indarkeriaren kontra dauden eta elkarlanerako ETAk bortxakeria uztea eskatzen dute alderdi horiekin harremanak erraztea.
Auzipetutako zortzi lagunak joan den urriaren 16an atxilotu zituen Espainiako Poliziak; haietako zenbait, LABen Donostiako egoitzan. Era berean, sindikatuaren egoitza miatu zuen operazio hartan Poliziak. Zortzi horiek ez ezik, Rufi Etxeberria ezker abertzaleko buruzagi historikoa ere atxilotu zuten, biana Garzonek ez du hura auzipetu haren kontrako delitu zantzurik ez dagoela argudiatuta. Ainara Oiz ere atxilotu zuten eta hori ere ez du auzipetu.
Moreno, Esnal eta Serra baldlintzapean aske daude 10.000 euroko findatza ordainduta.
Ezker abertzalearen kontrako urriko operazio horrek asaldadura handia eragin zuen. Donostian manifestazioa handia egin zen gehiengo sindikalak antolatu eta alderdi abertzale nagusien babesarekin.
Politika
Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta beste sei lagun auzipetu ditu Garzonek, Batasuna berriz osatzea egotzita
Bateragune izeneko taldea eratu zutela dio, eta egiteko nagusia "ETAren ezkutuko su-etenak" lortzea zutela. Urriaren 16an atxilotu zituen guztiak Espainiako Poliziak. Rufi Etxeberria ere atzeman zuten, baina hura ez du auzipetu Garzonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu