09:30ean biltzekoak ziren Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakari Juan Jose Ibarretxe Moncloako jauregian. 09:45eaniritsi da Ibarretxe, trafikoagatik. Zapaterok irribarretsu hartu du. Bake prozesuaz eta normalizazio politikoa lortzeko beharraz aritu dira bi agintariak; hala aurreratu zuen atzo. Bilera 11:40an amaitu da, eta atzo aurreratu bezala, ez dute adierazpenik egin. Alderdi bakoitzak ohar bana kaleratu du, ordea.
Bi oharretan diotenez, Euskal Herrian aro berri bat abiatu da, eta "elkarrizketa, zuhurtzia eta lasaitasuna" behar direla diote, "normaltasun politikoa bilatzeko". Une garratntzitsutan jo dute hau.
Eusko Jaurlaritzak kaleratu duen oharraren arabera, "bakea eta normalizazio politikoa ekarriko dituen elkarrizketa eta ulermen giroa bultzatzeko konpromisoa" azaldu dio Ibarretxek Zapaterori. Gainera, hautagai politikoek gatazka konpontzeko "ardura" eskatu die, "itxaropen faltsuak eta politika antzuak" sor ez daitezen.
Espainiako Gobernuak atera duen mezuaren arabera, berriz, "herritar zein alderdi politiko guztiek batera egin behar dute lan, ulermenaren bidetik, pakea lortzeko". Zapaterok ere konpromisoa azaldu dio Ibarretxeri.
Ibarretxek Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu duten alderdiekin eta Batasunarekin elkarrizketa txanda egin ondotik egin da gaurko bilera, eta hauteskundeen ostean sortutako egoera politikoa mintzagai izan dute bi agintariek.
Ibarretxe-Zapatero bilera
"Aro berri bat" abiatu dela diote Ibarretxek eta Zapaterok
Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakari Juan Jose Ibarretxe bat etorri dira aro berri bat abiatu dela azaltzerakoan. "Zuhurtasunez, elkarrizketa bidez eta serenitatearekin normalizazio politikoa posible dela" ondorioztatu dute. Bi orduz egon dira bilduta Ibarretxe eta Zapatero Moncloan, eta bilera ondoren ohar bana atera dute bien gobernuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu