«Aro demokratiko berria» irekitzera deitu du EH Bilduk

Autonomia estatutuak «agortuta» daudela esan du Bakartxo Ruizek EH Bilduren nazio batzarrean

2023ko urtarrilaren 08a
00:00
Entzun
BILBO. Nazio batzarra egin zuen atzo EH Bilduk, Bilbon, urte berriaren erronka nagusiak finkatzeko. Han hitz egin zuen Bakartxo Ruiz EH Bilduren Mahai Politikoko bozeramaileak. Ohartarazi zuen «1978an diseinatutako esparru konstituzional eta autonomikoa agortua» dagoela, eta ez duela balio egungo gizartearen beharrak asetzeko: «Egungo markoak zapaldu eta estutu egiten gaitu herri gisa gure erabaki propioak hartzeko orduan». Hain justu ere, Ruizek salatu zuen autonomia estatutuak «agortuta»daudela, eta beharrezkoa dela «aro demokratiko berria» irekitzea.

Ruizen esanetan, ez dago estatutuaren eta Foru Hobekuntzaren urtemugak ospatzeko motiborik; kontrara, Euskal Herriaren nazio izaera onartzeko garaia da hau. Herritarren «borondatea» muga bakar izango duen aroa zabaltzera deitu zuen EH Bilduko ordezkariak, eta, horretarako, ezinbestekotzat jo zuen hauteskundeetan koalizioak babes zabala lortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.