Sortuk "bakearen etsaien estrategiaren" baitan kokatu ditu Arraizen aurkako diligentziak: "Normalizazio politikoaren eta elkarbizitza demokratikoaren aroa zapuztu nahi dute", esan du Arraizen berak, Sortuko Nazio Kontseiluak goizean egindako agerraldian. Ezker abertzaleak duela 35 urte egindako hautuarekin «asmatu» zuela esan zuen pasa den azaroaren 18an Sortuko presidenetak.
Arraiz deklaratzera deitzea "adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat" jo du Sortuk, "kontakizun bakarra" egin nahi dutela azalduz: "Frankismoan eta gaizki deitutako trantsizioan egin zen moduan, bakearen etsaiek garaile eta galtzaileen parametroetan inposatu nahi dute kontakizuna". Hala ere, ohartarazi du epaitegiek ezingo dutela "Euskal Herrian egin beharreko eztabaida" baldintzatu: "Ezingo dute herritarren gehiengoaren nahia zapuztu". Horregatik, elkarretaratzea dietu dute astelehenerako, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren atarian, 16:30ean.