BERRIAk jakin duenez, Juan Kalparsoro fiskalburuak bidali dio jada txostena EAEko Auzitegi Nagusiari salaketa artxibatzeko eskatuz. Azaroaren 18an Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren hilketen urteurren ekitaldian egindako adierazpenetan ETA goratu al zen ebazteko deitu zuten deklaratzera Arraiz.
Fiskaltzak, ordea, ez du delitu zantzurik ikusten, eta salaketa artxibatzeko eskatu du.
Abenduaren 1ean, Sortuk "bakearen etsaien estrategiaren" barruan kokatu zuen EAEko Auzitegi Goreneko Fiskaltzak Hasier Arraiz alderdiko koordinatzailea bihar deklaratzera deitu izana. Azaroaren 18an Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren hilketen urteurren ekitaldian egindako adierazpenak ETA goratzea ote den ebazteko deitu dute deklaratzera Arraiz.
Sorturen Batzorde Nazionalaren izenean, agiri bat irakurri zuen Arraizek, Donostian eskainitako agerraldian. «Euskal gizarteak behar dituen normalizazio politikoa eta elkarbizitza demokratikoa lortzeko ahaleginak zapuztu» nahi dituztela salatu zuen Sortuk. "Bakearen etsaiek eta epaitegiek ezin dute Euskal Herrian egin behar den eztabaida mehatxatu eta baldintzatu".