Erreakzioak

Arraizek dio erabakia pozez hartu badute ere arduraz jokatuko dutela, "biktimak ez mintzeko"

Aukera baliatzeko eta espetxe politika aldatzeko eskatu dio Sortuk Espainiako Gobernuari.

2013ko urriaren 23a
08:45
Entzun

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan Sortuko presidenteak esan du Parot doktrinaren inguruan Estrasburgok hartu duen erabakiak bakebiderako aukera zabaltzen duela, eta abagune hori aprobetxatu behar dela dio, astelehenean bertan alderdiak esan zuen moduan. Espetxe politika aldatzeko eskatu dio Harraizek Espainiako Gobernuari.

Sortuk eta ezker abertzaleak euskal presoak askatzeko lanean dihardutela esan du, eta elkarrizketa politikoa bultzatuta, euskal alderdi politikoen artean sinergia berriak sor daitezkeela. Hala ere, zehaztu du Sortuk ez duela aske geratzen diren presoentzako ongietorririk antolatuko: "Beste gauza bat da herriak egiten badu".

"Aitortu behar dut Sortu eta ezker abertzalea pozik gaudela Estrasburgoren erabakiarekin, batez ere Ines del Rio gure artean daukagulako berriro, Euskal Herrian, eta bere eskubideen jabe delako, nahiz eta Europak itzularazi behar izan digun". Zehaztu du, baina, poztasun horretan arduraz jokatuko dutela, "biktimak ez mintzeko".

Gogoratu du, gainera, ezker abertzaleak orain dela bi urte egin zuela biktimekiko izan duen jarreraz irakurketa kritikoa, eta adierazi zuela bere jarrera politikoa "nahigabe bada ere" biktimekiko mingarria izan zela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.