Bidaxuneko alkateak manifestazioa herriko karriketan egitea zein oholtza eta txosna herrigunean jartzea debekatu zien Leia elkartekoei. Hala ere, azkenean, manifestazioa herri barruan ibili da eta oholtza ere herrigunean ezarri dute, jendarmeak inguruan ibili arren arazorik gabe. Txosna, herritik kanpora jarri dute.
3.300 lagun inguruk parte hartu dute Pirinioak zeharkatzea xede duen errepide proiektuaren aurkako protesta ekitaldian. Lelo asko oihukatu dituzte: besteak beste, Autobiderik ez, Ama lurra zain dezagun , Autobidea gelditu eta Inposaketarik ez .
Gizarte talde askok, 45 inguruk, egin dute bat Leiaren deialdiarekin, eta elkarte horietako ordezkari asko ibili dira manifestazioan. Esate baterako, han ziren ABko Andde Saint Marie eta Mertxe Colina, Batasuneko Xanti Kiroga eta Koldo Gorostiaga, Noel Mamere Berdeen diputatua, Mixel Berhokoirigoin ELBko burua, Sauveur Baxok hautetsien elkarteko kidea, LABeko ordezkariak...
Manifestazio ondorengo hitzaldian autobide proiektua geraraztea lortuko dutela aldarrikatu dute Leiako ordzkariek, eta urriaren 12an egitasmoaren promotoreek proiektuaren inguruan azalpenak emateko Lartzabalen egingo duten agerraldira joateko deia egin diete herritar guztiei.
Azpiegiturak
Arrakasta handiz egin dute Bidaxunen 2x2 errepide proiektuaren aurkako manifestazioa
3.300 lagun inguru bildu dira Bidaxunen (Nafarroa Beherea) Leia elkarteak egindako deialdiari erantzunez 2x2 errepide proiektuaren aurka protestatzeko. Bidaxuneko auzapezak manifestazioa herri barruan egitea debekatu zion Leiari, baina, azkenean, elkarteak erabakitako ibilbidea egin dute herri barruan, jendarmeak beha baziren ere inolako arazorik gabe. Pirinioak zeharkatzea du helburu errepide horrek, eta aurka daudenen arabera, ingurumen eremu aberatsak eta nekazaritza lurrak sunsituko ditu . Manifestazioak 45 eragile ingururen babesa zuen —besteak beste, AB, Batasuna, EA, Berdeak eta LCR alderdiena, ELB, LAB eta CNT sindikatuena, zein AHT gelditu! Elkarlana, Euskal Herriko Attac eta Paueko Greenpeace erakundeena—. Talde horietako ordezkari askok parte hartu dute ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu