Gizartea

Arrangoitzek legea bete eta bi gizon ezkondu ditu

Guy Martineau-Espel eta Jean-Michel Martin ezkondu dira azkenik arratsalde honetan Arrangoitzeko Herriko Etxean, Lapurdin. Frantziako Parlamentuak sexu bereko pertsonen arteko ezkontza arautu bezain laster, Arrangoitzeko auzapezak uko egin zion legea betetzeari.

Aitor Renteria.
2013ko uztailaren 22a
18:56
Entzun

Lege aldaketa baliatuz haien eskubidea bete nahi zutela erran zuten Martineau-Espel eta Martinek. Arrangoitzeko auzapezak, ordea, legea ez zuela beteko agindu zuen. Agindua saihesteko asmoz, erregistro zibila itxi zuen. Handik astebetera, Patrick Dallennes Baionako suprefetak bilkura bat egitera deitu zuen, eta bertan jakinarazi zion legea urratzen bazuen zigor bortitza ukanen zuela. Azkenik, zinegotzi batek onartu du bikotea onartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.