Lan istripua

Arrantzale bat hil da Eskozian arraina husten ari zela

Eskoziako Lochinver portuan arraina husten ari zela 52 urteko arrantzale euskaldun bat hil da. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak jakinarazi duenez, arrain kaxak zituen palea erori zaio gainera.

2006ko maiatzaren 8a
18:21
Entzun
Antza denez, Ondarroako Kirriski itsasontziko arrantzalea joan den larunbatean hil zen Eskozian arraina husten ari zela. Arrainez betetako kaxak zituen palea eusten zuen kablea hautsi eta JM.M.F.-ren gainera erori eta momentuan hil zen.

Osalanek jakinarazi duenez, arrantzalearen gorpua Lochinverreko portuan dago Euskal Herrira ekartzeko zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.