Arrantzale bat ito da, eta langile bat larri zauritu da
MUTRIKU. Basauriko (Bizkaia) 31 urteko gizonezko bat zendu zen igande goizaldean Mutrikun (Gipuzkoa), uretan itota. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ontzi txiki batean arrantzan atera zen, eta uretara erori zen, istripuz. Atzo iluntzean Tafallan (Nafarroa) langile bat larri zauritu zen Iberdrolaren azpiestazio elektriko batean, elektrokutatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu